ZIUR
Zure enpresaren zibersegurtasunak kezkatzen zaitu?
Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da. Enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen diegu, eta sektoreak gure lurraldean duen garapenari laguntzen diogu.
Gaurkotasuna
ZIURek EASO Politeknikoko zibersegurtasun industrialeko espezializazioko ikasleak prestatu ditu
Gaur goizean, EASO Politeknikoa zentroko Operazio Teknologien inguruneetan Zibersegurtasuna espezializatzeko heziketa-zikloko ikasleak hartu ditu ZIURek bere egoitzan, bere proben laborategian zibersegurtasun aplikatuari buruzko tailer espezifiko bat egiteko.
Jarraitu irakurtzenZIURek NIS2aren eta zibersegurtasun mailaren inguruan duen ikuspegia azaldu du 500 profesionalen aurrean
ZIURek DOK Summit Bilbaon parte hartu du gaur goizean, GAIA Klusterrak eta ESLE Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako Teknologia eta Ezagutza kongresuan. María Penilla zuzendari nagusiak NIS2 zuzentarauari eta industria-enpresen zibersegurtasuneko mailari buruz duen ikuspegia partekatu du nazioarteko izaera duen ekitaldietara hurbildu diren 500 profesionalen aurrean. Izan ere, kongresuak Datuaren Ekonomia berrian Trantsizio Digital Ireki eta Berdeak dituen erronkak eta aukerak aztertzea du helburu.
Jarraitu irakurtzenZIURek NIS2ren erronkak azaldu dizkie Urola Erdiko enpresei
ZIURek, Iraurgi Berritzen-ekin batera, "NIS2: zibersegurtasunaren inguruko Europako zuzentarau berria betetzeko gakoak eta tresnak" izeneko lan-saio berri bat antolatu zuen, ia hogei bat profesional ez-betetzeen arrisku zibernetikoen eta enpresarialen inguruan kontzientziatzeko.
Jarraitu irakurtzen