Zentroa

ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentro Aurreratua da, eta gure lurraldeko enpresa industrialen zibersegurtasuneko gaitasunak indartzeko eta garatzeko, Gipuzkoan zibersegurtasunaren sektorea bultzatzeko eta lehiakortasuna eta nazioartean duen kokapena indartzeko helburuekin sortu zen.

Zentroa Zuatzu enpresa parkean (Donostia) dago, eta Etorkizuna Eraikiz gobernantza ireki eta elkarlaneko ereduaren barruan dago. Ekimen hori Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri zuen abian, lurraldearen etorkizuna eraikitzeko sektore pribatuarekin, enpresekin, unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin lankidetzan.

ZIURek erreferentziazko zentro gisa duen egitekoa Gipuzkoako enpresa industrialei zibersegurtasun industrial aplikatuaren arloan laguntzea da, enpresa eta sektore bakoitzaren ezaugarriak aztertuz haien benetako egoera identifikatzen laguntzeko eta babes neurriak aplikatzeko aukera emateko.

Gobernu organoa

ZIURek gobernu organo bat dauka, Patronatu eran, eta honako kargu eta kide hauek osatzen dute:

  • Presidentea

    La Diputada de Promoción Económica, Medio Rural y Desarrollo Territorial.

  • Presidenteordea

    Gipuzkoako Foru Aldundiko finantza eta aurrekontuetako zuzendari nagusia.

  • Idazkari teknikoa

    Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

  • Kideak

    Donostiako alkatea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatua, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatua, eta Araubide Juridikoko zuzendari nagusia.

ZIURek nortasun juridiko berezko eta independentea ditu fundazio publiko gisa. Erakundea irabazi asmorik gabe sortu zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak parte hartzen dute bertan.

Zibersegurtasuna

ZIURen lanak bi alderdi ditu: Gipuzkoako Industria babestea eta gure lurraldean zibersegurtasunaren sektorea bultzatzea.

Gipuzkoa osorako etorkizuneko sektorea izateaz gain, zibersegurtasuna oro har industria sektorearen eta zehazki fabrikazio aurreratuaren funtsezko elementua da; horiexek dira, hain zuzen, Gipuzkoako ekonomiaren funtsezko oinarriak.

Gure industriako ekoizpen prozesuak mailaz maila digitalizatzearen ondorioz, ezinbestekoa da ZIURena bezalako zibersegurtasun zentro baten laguntza izatea, gure ekoizpen ehunaren lehiakortasuna sustatzeko eta Europa mailan erreferentzia izaten laguntzeko.

Horrez gain, zibersegurtasunaren sektorea hazten ari da mundu mailan. Gainera, hain zuzen ere, Gipuzkoak zibersegurtasunaren arloko hainbat enpresa, prestakuntza eta espezializazio planetan zibersegurtasuna jasotzen duten unibertsitateak eta zibersegurtasunean lan ildoak eta jakintza zabala duten zentro teknologikoak ditu.

Hauek dira ZIURen helburu nagusiak:

  1. Jakintzaren eta teknologiaren sorrera eta transferentzia bultzatzea zibersegurtasunaren arloan.
  2. Sentsibilizazioko eta prestakuntza espezializatuko ekintzak garatzea.
  3. Enpresa industrialen barruan zibersegurtasunarekin lotutako praktikak zabaltzea eta horiek egiteko erraztasunak ematea.
  4. Prebentzio tresnak eskaintzea.
  5. Ekintzailetza eta zibersegurtasunaren sektorearen sendotzea bultzatzea.

Gure egitekoa

Gipuzkoak industria ehun handia du eta 4.0 industrian erreferente garrantzitsua da.

ZIURen helburua da lurralde gisa ditugun gaitasunak indartzea fabrikazio aurreratuaren arloan eta, bereziki, zibersegurtasun industrialean, sektore teknologikoaren garapena bultzatuz eta Gipuzkoako enpresa industrialen lehiakortasuna eta nazioarteko kokapena indartuz.

Ikuspegia

ZIUR Gipuzkoa osoko sektore industrialerako zibersegurtasunaren arloko erreferentziazko zentro gisa eraikiko da.

Jarduera hauek egingo ditu:

  • Sentsibilizazioa eta gaikuntza
  • Hedapena
  • Ezagutzaren sorkuntza eta transferentzia
  • Zibersegurtasun industrialeko zerbitzuak nazioarteko estandarren mailan

Zentroaren xedea da Gipuzkoako enpresa industrialen topaleku bihurtzea zibersegurtasun industrial aplikatuaren arloan.

Balioak

Zentroko jarduera lurraldean errotuta dauden eta bertako sektore industrialaren ezaugarri diren balioetan oinarrituko da:

  1. Erreferentziazkoa izatea

    Zentroaren jardueraren eta haren baliabide guztien ardatza baliodun jarduerak garatzea izango da nazioarteko estandarrekin, zibersegurtasunaren arloko enpresa industrialetarako.

  2. Gardentasuna

    Zentroaren lan eremuak eta emaitzak ZIURen inguruan sortutako ekosisteman parte hartzen duten enpresa interesdunen esku jarriko dira.

  3. Berrikuntza

    Berrikuntzaren ikuspegia txertatu behar da abian jartzen denetik bertatik, baita zentroaren jardueran eta egituretan ere.

  4. Efizientzia

    Enpresek asko baloratuko dute zentroak eginiko lana, beren jarduerako prozesu erabakigarriei balioa ematen dien elementu gisa.