Jarduerak

Gure enpresen eta gure lehiakortasun industrialaren etorkizunak zibersegurtasunaren erronkari aurrea hartuko dion erantzun bat behar du orain inoiz baino gehiago.

ZIURen helburua da Gipuzkoako ekonomia garatzen laguntzea, zibersegurtasun industrialaren ikuspegitik. Punta-puntako instalazio batzuei eta sektoreko eragile eta enpresen arteko lankidetzari esker, gure lurraldea nazioarteko erreferente gisa kokatuko dugu zibersegurtasun aplikatuaren esparruan.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

  • Zibersegurtasun industrialaren arloko kanpaina teknikoak, mintegiak, hitzaldiak eta foro espezifikoak egitea.
  • Material eta prestakuntza ekintza espezifikoak sortzea, arlo akademikoko eragile adituen lankidetzarekin.
  • Egoerari eta joerei buruzko informazioa ematea.

Zibersegurtasuneko praktikak zabaltzea

  • Sektore industrialerako informazio garrantzitsua zabaltzea.
  • Teknologia behatokia eta lehiakortasuna zaintzeko sistema martxan jartzea.
  • Metodologiak eta tresnak zehaztea eta garatzea.
  • Estatuko eta nazioarteko sareetan parte hartzea.

Jakintza sortzea

  • Zibersegurtasun industrialaren arloan prestakuntza eta jakintza premiak identifikatzea eta zehaztea.
  • Zibersegurtasun industrialaren arloan eragile nabarmenak dinamizatzea, proiektuak garatzeko enpresekin lankidetzan.
  • Laborategi bat sortzea zibersegurtasun industrialaren arloko ezagutza sortzeko eta proba mekanismoak, kontrasteak eta produktu eta zerbitzuak ziurtatzeko.

Prebentzio tresnak

  • Kontzientziatzen laguntzea autodiagnostikoa sustatuz eta diagnostiko espezifikoak bideratuz laguntzaileen sarearen bitartez.
  • Zibersegurtasun industrialaren arloan aholkularitza eskaintzea, prebentziora bideratuta.
  • Alertak eta ohartarazpenak egitea.