Gardentasuna

ZIUR FUNDAZIOA (aurrerantzean, ZIUR) fundazio publiko bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiak eratutakoa nagusiki, eta Donostiako Udalaren ekarpena ere jasotzen duena. Haren helburua lurraldearen gaitasunak indartzea da Fabrikazio Aurreratuaren arloan eta, bereziki, Zibersegurtasun Industrialean, eta horretarako sektore teknologikoaren garapena bultzatu, eta batez ere industriaren sektorean diharduten Gipuzkoako enpresen nazioarteko lehiakortasuna eta posizionamendua indartu nahi du.

ZIUR Fundazio publiko gisa eratzean, gardentasunari, publizitateari eta informazioa eskuratzeari buruzko betebehar batzuk bete behar dira, estatuko legedian eta gaia arautzen duten foru araudian eskatzen direnak. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren Fundazioari buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeak elementu horietako batzuen gaineko oinarrizko arauak ematen ditu, urteko kontuak argitaratzeko betebeharraz harago, eta euskal sektore publikoaren fundazioak bereziki azpimarratzen ditu.

Logo de Gipuzkoa Irekia

Material hori guztia argitaratuta dago gipuzkoairekia.eus gardentasun atarian.