ZIUR
Zure enpresaren zibersegurtasunak kezkatzen zaitu?
Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da. Enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen diegu, eta sektoreak gure lurraldean duen garapenari laguntzen diogu.
Gaurkotasuna
ZIURek hondamendi baten aurrean berreskuratzeko estrategia ona izatearen garrantzia ETEekin partekatu du
Bere zuzendaria María Penillak enpresa industrialek Disaster Recovery-ren prozesuei nola aurre egiten dieten erakutsi du
Jarraitu irakurtzen"Konputazio kuantikoak inpaktuak eta oztopoak ditu, baina baita aukera argiak ere"
ZIUReko zuzendaria María Penillak aztertu du teknologia disruptibo hori eta zibersegurtasunean duen inplikazio handia, Ayesa eta Ibermática Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako ekitaldian
Jarraitu irakurtzenGipuzkoak 400.000 eurora arteko dirulaguntza berriak bideratuko ditu enpresen zibersegurtasuna indartzeko
Dirulaguntzak bi ildo ditu: bata, erakundeen zibersegurtasunera bideratua, eta bestea, produktu industrial ziberseguruak garatzera bideratua. Eskatzeko epea apirilaren 23an amaituko da "Industria Produktu Zibersegurua" linearen kasuan, eta irailaren 16an "Zibersegurtasuna Gipuzkoako enpresetan" linearen kasuan.
Jarraitu irakurtzen