ZIUR
Zure enpresaren zibersegurtasunak kezkatzen zaitu?
Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da. Enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen diegu, eta sektoreak gure lurraldean duen garapenari laguntzen diogu.
Gaurkotasuna
ZIURek industria-enpresei laguntzeko Adimen Artifizialeko tresna jarri du martxan
ZIURek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dagoen Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, industria-enpresei Europak onartutako araudi berrietako bat aplikatzen laguntzeko Adimen Artifizialeko tresna jarri du abian.
Jarraitu irakurtzenZIURek zibersegurtasun arloko ahultasunak areagotu egin direla ohartarazi du, kritikoak gutxitu diren arren
ZIURek bere ziberinteligentzia industrialaren txosten berria argitaratu du. Bertan, zibersegurtasunaren esparruan urteko lehen seihilekoan gertatutako joerak aztertzen dira, eta ondorioztatzen da Espainia dela hacktibismoak gehien kaltetutako munduko laugarren herrialdea.
Jarraitu irakurtzenZIUR eta EHUren arteko aliantzak berrogeita hamar pertsona inguru zibersegurtasunean trebatzea ahalbidetzen du
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultateko 57 pertsonak zibersegurtasuneko prestakuntzan sakondu dute ZIURen Enpresa Gelari esker. 2023-2024an egin den ikastaro hau, bi erakundeen arteko hitzarmenaren emaitza da. Aliantza horren helburua mundu akademikoaren eta enpresa-munduaren arteko harremana areagotzea da, ikasleei prestakuntza-esparrua eta, ondoren, lan-merkaturako trantsizioa eskainiz.
Jarraitu irakurtzen