ZIUR
Zure enpresaren zibersegurtasunak kezkatzen zaitu?
Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da. Enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen diegu, eta sektoreak gure lurraldean duen garapenari laguntzen diogu.
Gaurkotasuna
Urola Garaiko ETEak eraginkorragoak dira ziber-intzidenteei erantzuteko
ZIURek, uztailaren 4an, UGGASA Urola Garaiko garapen agentziarekin batera, Ziber-intzidenteei erantzuteko gomendioak saioa egin zuen Urretxun. Tailerra, eskualdeko enpresa txiki eta ertainentzat bi erakundeen artean diseinatutako heziketa-zikloko hirugarrena eta azkena, zibersegurtasuneko barne-protokolo baten definizioaren ingurukoa izan zen.
Jarraitu irakurtzenZIURek zibersegurtasun industrialeko gosaria hartu du bere egoitzan
ZIURek, laguntzaile gisa eta Cybertix eta SensorFu Consulting erakundeekin batera, Osane Consulting-ek antolatutako Gosari Cyber Industrial jardunaldia hartu zuen ekainaren 26an. Topaketak, sareen segmentazioa eta pribilegioen kudeaketa izan zituen ardatz.
Jarraitu irakurtzenZIURek ISA/IEC 62443 estandarra landu du ISMS Forum Euskadi foroan
ISMS Forum-ek ekainaren 20an Bilbon antolatutako ISMS Forum Euskadi zibersegurtasun industrialeko foroan parte hartu zuen ZIURek. 20 hizlari baino gehiago eta segurtasun teknologikoaren arloko 160 parte-hartzaile bildu ziren Yimby aretoak hartu zuen jardunaldian eta zibersegurtasun industrialari buruzko hamar bat hitzaldi interesgarriz gozatu ahal izan zuten.
Jarraitu irakurtzen