ZIUR
Zure enpresaren zibersegurtasunak kezkatzen zaitu?
Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da. Enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen diegu, eta sektoreak gure lurraldean duen garapenari laguntzen diogu.
Gaurkotasuna
ZIURek OT-ko sarbide pribilegiatuen kudeaketari buruzko tailerra eman du
Joan den apirilaren 24an, ZIURek tailer teoriko-praktiko bat eman zuen Gipuzkoako enpresa industrialentzat, OT inguruneetako sarbide pribilegiatuen kudeaketan sakontzeko. ZIURen egindako topaketan zibersegurtasun industrialean adituak ziren 3 gonbidatuk hartu zuten parte: Unai Azurmendi, Wise Security Global enpresako business development; Fernando García, One Identity enpresako software prebentiboko ingeniaria, eta Daniel García, Wise Security Global enpresako analista eta aholkulari seniorra.
Jarraitu irakurtzenZIURek SEIMeko Zibersegurtasun Masterreko ikasleak prestatzen ditu
Joan den apirilaren 23an, ZIURek SEIM informatika ikastegiko 'Zibersegurtasuneko aditu master pribatuko' 15 ikasle hartu zituen bere instalazioetan, zibersegurtasun industrialaren arloko ezagutzak emateko.
Jarraitu irakurtzenZibersegurtasuneko prestakuntza Urola Garaiko ETEentzat
ZIURek apirilaren 17an, UGGASA Urola Garaiko garapen agentziarekin batera, ETE-entzako zibersegurtasuneko jardunbide egokien dekalogoa saioa egin zuen Urretxuko Sortzen espazioan. Tailerra ETEei zuzenduta dago, eta eskualdeko hamar bat profesionalek parte hartu zuten, beren enpresen aktibo digitalak babesteko aholku praktikoak jaso dituztenak.
Jarraitu irakurtzen